A PHP Error was encountered

Severity: Notice

Message: Only variable references should be returned by reference

Filename: core/Common.php

Line Number: 257

A PHP Error was encountered

Severity: Warning

Message: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /homepages/13/d452021291/htdocs/kantaurisurfliga.com/system/core/Exceptions.php:170)

Filename: libraries/Session.php

Line Number: 671

Kantauri Surf Liga :: Arauak
arauak
deskargatu
izen-emate orria
deskargatu
epaile orria
deskargatu
elegite orria
deskargatu
  • HELBURUAK

    Egun dagoen bakarkako surf txapelketen ereduaren ordezko surf topaketak antolatzea.
    Taldekako lanari lehentasuna ematea.
    Surfaren berezko balore eta egoerei egokitutako lehia osasuntsua bultzatzea: (talde lankidetza, toki berriak ezagutzea, bertakoekin harremana, hamaiketako kontukontariak...)
    Ordu eta erdiko ekintza zehatza eta mugatua izatea.
    Egun eta ordu zehatzean antolatutakoa, etxeko taldeak aurrez aukeratutako ordu eta egunean.
    Antolatzaileari azpiegitura handiegia eskatzen ez diona.
    Ligatik kanpoko kirolariekin errespetuzkoa.
    Gazteak, emakumezkoak eta gizonezkoak une berean eta sari bera partekatuaz lehiatzea.
  • ANTOLAKUNTZA:

    Antolakuntza, pertsona fisiko edo juridiko batek har dezake bere gain, beti ere parte hartzen duten taldeen oniritzia eduki behar du.
    Izenemateetako dirua erabiliko da antolakuntza lan eta gastuei aurre egiteko.
    Babesle eta bestelako dirulaguntzak, taldeei saritan emango zaizkie, parte hartzen duten talde guztiei zerbait banatuz.
    Antolakuntzak burutu beharreko lanak:
    - Liga bera eta izandako aldaketak talde ezberdinei aurkeztu.
    - Taldeekin harremanak izan eta erraztu.
    - KSLri dagozkion berri, sailkapen eta abarrak komunikabideei helarazi.
    - Egutegia antolatu.
    - Emaitzak gorde eta publikatu.
    - Web orria eguneratu.
    - Sariak banatu.
  • GIZA BALIABIDEAK:

    Epaileak: (derrigorrezkoa) 2 epaile talde bakoitzeko. 3 Epaile mahaian, olatuak epaitzen (etxeko1 eta 2 kanpoko). Epaile bat (etxekoa), denbora, taldeen itzulerak, kamiseten aldaketak, olatu bikoitzak eta olatu lehentasuna ikuskatzen.
    Idazkaria: (gomendagarria) Partehartzaileen zerrenda, partehartzaileen ordena, puntuen batura, KSL txostena betetzen.
    Hizlaria: (gomendagarria) Partehartzaileei komunikatu, Zaleak girotu, azalpenak eman, partehartzaile eta zaleei, oharrak helarazi.

    BALIABIDE MATERIALAK:

    Estaldura (karpa, modulu, estalpe…) eta mahai luzea. (derrigorrezkoa)
    Preferentzi piruleta/seinalea. (derrigorrezkoa).
    Seinale akustikoa edo bozina hasiera eta amaieraren berri emateko. (derrigorrezkoa).
    Kronometroa. (derrigorrezkoa).
  • Likrak: 2 kolore deigarri eta bereizgarriak ( gorria eta txuria). Partaideek ezingo dute likren antzerako kolorea duten neoprenorik erabili liga topaketak diharduen bitartean. (derrigorrezkoa).
    Bozgorailuak eta mikrofonoa. (gomendagarria)
    Kronometro handia (ongi legoke guztiek ikusi ahal dezaketen kronometro handi bat erabiltzea). (gomendagarria)
    Ordenagailu bat (idazkariarentzat). (gomendagarria)
  • LIGA:

    Taldea 8-18 kidez dago osatua. Jardunaldi bakoitzerako, kide horietatik 6 sartuko dira uretara. Derrigorrezkoa da jardunaldietara 2 epaile eramatea, eta hauek taldeko kideak izatea gomendatzen da.
    Talde bat osatzen duen edonork, har dezake parte topaketan. Alegia, epaile lana topaketa batean egin duenak hurrengo batean uretara jo dezake eta alderantziz.
    Taldeak ez du elkarte edo eskola bat izan beharrik.
    Parte hartzea irekia da Euskal Herriko talde guztientzat.
    Taldeko kideek gutxienez 13 urte beteak izan beharko dituzte.
    KSL hiru lurraldetan banatzen da: Ekialde (Bizkaia, Araba); Erdialde (Gipuzkoa, Nafarroa); Iparralde (Lapurdi, N Beherea, Zuberoa).
    Lurraldeko talde guztiek lehiatuko dute haien artean. Bakoitzak, bere herriko hondartzan zein arerioaren hondartzan, sailkapen ligak osatuz. (6 talde badira, 10 asteburutan zehar).
    Sailkapen liga horietatik, lehenengo biak azken ligako 1. mailara sailkatuko dira, aurreko urteko irabazlearekin batera. Taldeak uko egin diezaioke azken ligan parte hartzeari hurrengo taldea sailkatuz.
  • Azken ligan maila ezberdinak egon daitezke, 1. mailara sailkatu ez diren taldeak hala adosten badute.
    Azken ligako 1. maila 7 jardunaldiz osatuko da, non jardunaldiak hiru taldetakoak izango diren eta jardunaldi bakoitzean talde batek atseden hartuko duen.
    Topaketako surf modalitate bakarra surfa izango da ( taula motza edo luzea) eta 3 kategoria posibleak honakoak lirateke: Surf Open emakumezkoak, Surf Open gizonezkoak, eta Surf sub-18 neskak edo mutilak.
    Taldearen izena, telefonoa, arduraduna eta e-mailaz gain, taldekideen izen zerrenda eta hauen federazio lizentzia zenbakia eman beharko da, izenemate orria bete behar da.
    Taldearen etxeko surf gunearen deskribapen bat egin beharko du taldeak: hondartzak haitzak dituen edo ez, zein marea den egokia eta antzerako gauzak esan beharko ditu.
    Ordu eta erdi iraungo du topaketa bakoitzak (90min), epaile talde gunean hasi eta amaituz.
    Uretara sei lehiakide sartuko dira. Talde bakoitzak kolore desberdineko likra bakarra edukiko du (edo gorria edo txuria) eta likra aldaketa uretan edo kanpoan burutuko ahalko da.
    Taldeko izen ematea 70€-takoa da eta 60€ko fidantza, guztira taldeak 130€ ordaindu beharko du parte hartu ahal izateko. Fidantza, liga amaieran bueltatuko da.
  • Topaketako emaitzarekin ados ez dagoen taldeak helegitea aurkeztu ahal dezake. Horretarako helegite orria bete eta bideo froga aurkeztu beharko du. Helegite kostua 20€-koa da, talde aurkezlearen kontrako epaia bada, honek ordaindu beharko du eta alderantziz bada, aurkako taldeak. Helegitearen kostua fidantzatik kenduko da.
    Izena emateko, beharrezkoa da izenemate orria beteta, taldeko argazki bat eta ordainketaren gordekina antolakuntzari aurkeztea izen emate epearen barruan.
    Izen emate kontu korrontea hondokoa da: BBVA 0182 1290 3401 0150 3866 (EHSF).
  • TOPAKETAKO ARAUDIA:

    Topaketak etxeko taldeak aurrez aukeratutako orduan burutuko dira, egutegia betez.
    Topaketaren iraupena 90 minutuko saio jarraia izango da.
    Topaketa lehorrean hasiko da. Hondartzatik abiatuko dira lehiakideak. Amaiera ere lehorreko eremu berean izango da. Berandu heltzen denari 3puntu kenduko zaizkio, eta jarraian igarotzen den 15segunduroko puntu erdi kenduko zaio, gehienez 10 puntu kenduko dira, alegia gehienezko atzerapena 3minutu eta 30 segundukoa izango da.
    Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru olatu har ditzake likrarekin denean, bi onenak kontutan hartuko direlarik. Beraz, taldeko gehienez 12 olatu izango dira puntuatuak.
    Taldekideek olatua hartzen edo barruratzean lagun dezakete.
    Taldean kategoria desberdinak egon daitezke. Kategoria bakoitzean bikote bat osatzen bada, olatu bikoitz bat lortzeko aukera izango du batek (erori baino lehen eskuak jasotzen baditu).
    Talde bakoitzak bi epaile izatea derrigorrezkoa da. Taldekide kopurua osatzen ez bada ere, parte har dezakete, baina lagun gutxiagorekin, lehiakide batek ezingo du beste inor ordezkatu.
    ASP-ko buruz-buruko araudia erabiliko da, beraz arau mota honek agintzen duen gisara, lehentasuna noren esku dagoen etengabe aldatuko da.
  • Lau epaile izango dira, baina hiruk puntuatuko dute ondorengo puntu mailetan
    Topaketa bakoitzean puntuak biltzen ditu taldeak. Irabazi=3, galdu=1, ez aurkeztu= 0.
    TBerdinketa bat izatekotan, olatu onena hartuko da kontuan eta lehenengo onenarekin berdinketa jarraitzen badu bigarrena, hirugarrena… berdinketa hautsi arte.
    Partaide bakoitzak bere kirol segurua izan behar du. Euskal Herriko Surf Federaziokoa edo Euskal Herria Kirola eskaintzen duen kirolari txartelaren bitartez.
    Etxeko taldea topaketa egiteko beharrezko azpiegituraz arduratuko da. Behar duenerako, federazio, EH Kirola eta gainontzeko taldeen laguntza eska dezake.
    Taldeak aurkeztu ezin badu, gutxienez bi egun lehenago jakin arazi beharko dio antolakuntzari, bestela, 50€-ko isuna jasoko du, kantitate hau fidantzatik deskontatuz.
    Derrigorrezkoa ez izan arren, topaketa bakoitzean, likrarekin hartutako olatu guztien irudiak hartzea proposatuko da.
  • Topaketa amaitzeko, lagun giroan otordutxo bat egitea ere proposatzen da.
    Liga amaitzen den egunean, sari banaketa festa bat egingo da.
    Urtero hobekuntza bilera bat egingo da.

    Deskargatu hemen epaileen orriak