KANTAURI SURF LIGA

  • Euskara
  • |
  • Castellano
  • |
  • Française
  • Sarrera
  • Taldeak
  • Egutegia
  • Arauak
  • Emaitzak
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • KANTAURI SURF LIGA

    Euskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Surf Liga aurkeztu du Euskal Herria Kirolak. Bertan euskal kostalde osoko surflariz osatutako taldeak lehiatuko dira Kantauri Liga bereganatzeko asmoarekin.

    Txapelketa eredu berritzailea aurkeztu da, txapelduna egun bakarreko txapelketa batean erabaki beharrean jardunaldi ezberdinak izango dituen liga izango baita. Aipatzekoa da ere, taldekako lehia izango dela.

    euskal herria kirola
  • HELBURUAK

    • Egun, surf txapelketetan ohikoa den norbanakoaren ereduaz haratagoko beste eredu bat aurkeztea.
    • Taldekako lanari lehentasuna ematea.
    • Surfaren ohiko balore eta egoerei egokitutako lehia osasuntsua sustatzea: (talde lankidetza, toki berriak ezagutzea, lekutarrekin harremana, hamaiketako kontukonaria...)
    • Ordu eta erdiko ekintza zehatza eta mugatua izatea.
    • Egun eta ordu berean antolatutakoa, Igandeak goizeko 10etan.
    • Antolatzaileek zailtasun handirik izan ez dezaten, azpiegitura apaleko txapelketa.
    • Ligatik kanpoko kirolariekin errespetuzkoa.
    • Gazteak, neskak eta gainontzekoak une berean eta sari bera eskuratzeko ekimena.
1 > 2
© Kantauri Surf Liga - kantaurisurfliga@gmail.com - Web design: Mai Design & Sareratu